Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Antonio Olano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Performance
1989-04-09 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Olano, Antonio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Arozena eta Olano. Zuri Arozena zirugia estetikoa egin dizute. Aurpegia nola gelditu zaizun ikustera ispulara joan zara eta bendak kendu dizkizutenean lehen baino okerrago utzi dizutela ikusi duzu. Olano operazioa egin duen medikua zara. Arozena hasita, hiruna bertso zortziko txikian.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Antonio Olano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arozena:
Operazio honek
bazun arriskua
baina pixkat moldatu naiz
hori betikua
sendagile hau hor dago
burutikan jua
betenaioa bait da
ta ez medikua.

Olano:
Mendikua nahi dezu
zuk orain juzkatu
norbaitekin nik behar
bait nuan probatu
ai lagun maite entzun
ta arren barkatu
ez nuen nik hori nahi
zu zinan tokatu.

Arozena:
Ikusi ninduanen
goxo to apala
golpen pentsatu zuan
kriston martingala
zimurtuta utzi dit
kopeta azala
jarri nahi izan bait du
berea bezala.

Olano:
Ez zaitia zu lagun gaur
hasi bai juzgatzen
begira zer negoen
sarri ni pentsatzen
saiatu naiz laguna
ni zuri moldatzen
baina okerra ez da
erreza zuzentzen.

Arozena:
Honen aberia nola
nik orain ezkuta
edukaziorik ere
batere ez duta
ez dakit buruan jo
edo jarri multa
zoaz mendira lanera
aitzur bat hartuta.

Olano:
Hara lagun nik egin
behar ditut bi hitz
egia esan mediku
ona izan banintz
hau ez da gertaera
eta hola berriz
nigana ez zan etorko
polita izan balitz.