Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arozena:
Idatzia hor zagon
autobusan sartzen
baina batzuk horrekin
ez dira hasartzen
Alkat nere bazterren
txulo xamar jartzen
utzi zaidazu arren
bat benik erretzen.
Alkat:
Zu zer apoa ziren
ta berdin leoina
bertzen libertateaz
gaur egun ohoina
zigarroa botatu
baztertu fazoina
kanpoan ere bada
nasaiki pozoina.
Arozena:
Kanpora bidaltzeko
honen errezeta
ni bazterrean nago
ia-ia aseta
puruakin kopeten
joko-iot tronpeta
lehendikan ere dago,
hau nahiko erreta.
Alkat:
Izan dezu begia
behin ere belztua?
otubusa txikia
gainera estua
zuregana luzatu
beharko eskua
laguna nun daukazu
zuk errespetua
Arozena:
Honen desafiorik
nik gaur nola utzi
bildurtuta hemendik
gaur ezin naiz jaitsi
ez pentsa dezunikan
orain irabazi
arrokeri asko ta
fundamentu gutxi.
Alkat:
Merezi ote luke
lagun izenikan
bertzen aurka horrela
ikusten da bakan
bertze eskolarik zuk
ez al duzu ukan
bularren garbitzeko
has zaite korrikan.