Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Gai-jartzailea
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolariak / Egileak
Alkhat, Ernest
Arozena, Manolo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Otobusean gaude eta otobus horretan han hemenka txartelak daude "Ez erre hemen" edo " Ez pipa hemen". Biak elgarren ondoan exerita zaudete. Zu Arozena, erretzaile porrokatua zara eta zigarroa ezpainetara eraman duzu. Zuk Alkat, ezin duzu zigarroaren kea jasan. Arozena has bedi.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arozena:
Idatzia hor zagon
autobusan sartzen
baina batzuk horrekin
ez dira hasartzen
Alkat nere bazterren
txulo xamar jartzen
utzi zaidazu arren
bat benik erretzen.

Alkat:
Zu zer apoa ziren
ta berdin leoina
bertzen libertateaz
gaur egun ohoina
zigarroa botatu
baztertu fazoina
kanpoan ere bada
nasaiki pozoina.

Arozena:
Kanpora bidaltzeko
honen errezeta
ni bazterrean nago
ia-ia aseta
puruakin kopeten
joko-iot tronpeta
lehendikan ere dago,
hau nahiko erreta.

Alkat:
Izan dezu begia
behin ere belztua?
otubusa txikia
gainera estua
zuregana luzatu
beharko eskua
laguna nun daukazu
zuk errespetua

Arozena:
Honen desafiorik
nik gaur nola utzi
bildurtuta hemendik
gaur ezin naiz jaitsi
ez pentsa dezunikan
orain irabazi
arrokeri asko ta
fundamentu gutxi.

Alkat:
Merezi ote luke
lagun izenikan
bertzen aurka horrela
ikusten da bakan
bertze eskolarik zuk
ez al duzu ukan
bularren garbitzeko
has zaite korrikan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra