Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Inazio Olaziregi
1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Inazio Olaziregi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arzallus:
Eskutik elkarri heldurikan
irtetzen gera kalera
neska lagunak egina dit gaur
esposatzeko galdera
esposatzeko zer ajola du
urte batzu gora behera
sosikan gabe ezkondu eta
hotzak hil beharrez gera.
Olaziregi:
Ezkondutzeko mundu honetan
guk elkar degu ikusi
to kuple batek ondo izatea
bizian dena merezi
guk behar degu maitetasunez
bizi munduan ederki
orain baina itxura hobean
maitea nahi zaitut ikusi.
Arzallus:
Esposatzeko maitasuna da
lendabiziko baldintza
bizi osoan maiteko zaitut
nik emana dizut hitza
baina zergatik esposatu nahiz
hain presatua zabiltza
lehendabiziko behar ditugu
ohe ta etxe bizitza.
Olaziregi:
Batek neskato izango da ta
bestea berriz nagusi
zer egin bide daukagun
nahi dizut adierazi
fruitu berriak Euskadira
ekartzen behar degu hasi
eta euskaraz azkar mintzako
heldu denai erakutsi.
Arzallus:
Patxara pixkat eska zaiozu
otoi zure bihotzari
nere maitasuna izango da
betiko zuretzat sari
hain presatua bada galde bat
horra nere neskatxari
kredito on bat eska zaiozu
aitari eta amari.
Olaziregi:
Aita ta amaren galdera
andreak nahi du erantzun
senar-emazte nola bihurtu
geraden hemen gu egun
izan gaitezen sakramentu batez
bizi guztirako lagun
baina guztiangatik Euskadin
izan gaitezen euskaldun.