Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Inazio Olaziregi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-02 Landibarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Olaziregi, Inazio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arzallus eta Olaziregi. Esposatzeko asmotan zabiltzate baina diru arazoak dituzute. Zu Arzallus mutikoa zara, diru pixka bat egin arte ez duzu esposatu nahi. Zu Olaziregi neska zera eta zuk ordea segiran nahi zenduke esposatu. Hiruna bertso, Arzallus hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Inazio Olaziregi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arzallus:
Eskutik elkarri heldurikan
irtetzen gera kalera
neska lagunak egina dit gaur
esposatzeko galdera
esposatzeko zer ajola du
urte batzu gora behera
sosikan gabe ezkondu eta
hotzak hil beharrez gera.

Olaziregi:
Ezkondutzeko mundu honetan
guk elkar degu ikusi
to kuple batek ondo izatea
bizian dena merezi
guk behar degu maitetasunez
bizi munduan ederki
orain baina itxura hobean
maitea nahi zaitut ikusi.

Arzallus:
Esposatzeko maitasuna da
lendabiziko baldintza
bizi osoan maiteko zaitut
nik emana dizut hitza
baina zergatik esposatu nahiz
hain presatua zabiltza
lehendabiziko behar ditugu
ohe ta etxe bizitza.

Olaziregi:
Batek neskato izango da ta
bestea berriz nagusi
zer egin bide daukagun
nahi dizut adierazi
fruitu berriak Euskadira
ekartzen behar degu hasi
eta euskaraz azkar mintzako
heldu denai erakutsi.

Arzallus:
Patxara pixkat eska zaiozu
otoi zure bihotzari
nere maitasuna izango da
betiko zuretzat sari
hain presatua bada galde bat
horra nere neskatxari
kredito on bat eska zaiozu
aitari eta amari.

Olaziregi:
Aita ta amaren galdera
andreak nahi du erantzun
senar-emazte nola bihurtu
geraden hemen gu egun
izan gaitezen sakramentu batez
bizi guztirako lagun
baina guztiangatik Euskadin
izan gaitezen euskaldun.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra