Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu
1989-04-02 Landibarre Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendiburu:
Ezin biziak ezarria nau
munduan trantzez beterik
eta ez dut nik gaur egin nahi
zuk bezalako eskerik
bina dirua kenduko dautzut
ez da hortako nekerik
ganibeta dut eskuan eta
ez dut zeintzale besterik.
Ezponda:
Labanarekin meatxuka zait
lapur gaizto hau hasia
hunek ez dakit zer dagon egun
limosna baten grazia
ez dea hobe pobre izan ta
duenari eskatzia
laban txar hori bota zazu ta
zuk hartu kontzientzia.
Mendiburu:
Esketik bizi zira laguna
edo etsai itsusia
kontzientzia nik gaur biltzea
hor ateratu duzia
labana hori nere eskutan
ez duzia ikusia
kenduko dautzut bizia edo
daukazun diru guzia.
Ezponda:
Nahiko polizia piztu zen
lapurra hoiek diralako
ni eske lanean ari naiz ta
bizimoduz ez naiz flako
beldurti zaude jadanik eta
ez nauzu zuk egun hilko
zure jestuak lagun ez dira
ez izanen luzaroko.
Mendiburu:
Lapurra naiz ta tristeki bizi
neurez oso dohakabe
ta zu esketik egun hor zaude
nahi hainbat dirun jabe
emazkidazu diru guztiak
bizitzea galdu gabe
bizia beden salbatzea zuk
anitzez bait duzu hobe.
Ezponda:
Lapurketan zu ari zira to
gaur ez zira ontsa bezti
nik nahiago dut eskale izan
to bizi ahal bezain ezti
gaizki eginak izaten bait du
ondorio txarra beti
zure eskuak ez zaizkizula
nere odolean busti.