Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Actuación
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Argiñarena, Joxe Fermin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Itsu zakurra zara. Atzean edo gibelean daramazun itsuari adierazi behar diozu nolakoa den mundua.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur itsu bati munduan berri
ematekotan nagona
aldez aurretik esango dizut
hau ez degula guk broma
zer haize klase dabiltzan mundun
entzungo zenduan sona
balore haundik baztertu eta
diruan da zoriona
eta munduan elkar hiltzen hor
dabil aspaldin gizona.

Arrantzalean arazoekin
lehenik behar nuke hasi
baserritarrak ere mendean
tratu txarrean berezi
kamio bat hor egin asmotan
beren lur denak berezi
eta Euskal Herri osoa gaur
legorte batean bizi
zu bezelaxe itsu banengo
neretzako hobe kasi.

Merkadu baten sartu ziguten
hortik dator ondamena
Euskal Herrian nola gabiltzan
dago gauza nabarmena
herri libre bat izan nahi degu
nundik nahitikan ez dena
batzuk begitan, zuk ez bezela,
ikusitzeko kemena
baina ez dute hau ikusi nahi
horrek ematen dit pena.