Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Antonio Olano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Actuación
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Olano, Antonio
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
San Migeli otoitzean ari zara. Zer eskatzen diozu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Antonio Olano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


San Miguel zuri errezun nator
eskatu nahi dizut dana
oso tristerik ikusten bait det
gaurkoan nere barrena
eskatzen dizut herriarentzat
lehenengo askatasuna
eta ondoren ahal baldin bada
anaientzat maitasuna
horixe da gaur Olanok zuri
beraz eskatzen dizuna.

Gehiago ere nahiko nizuke
San Migel zuri eskatu
arren ez nuke zure aurrean
nahiko nik abusatu
bildu itzazu gaur zenbait anai
nolatan diran urratu
eta loturik dauden anaiak
ahalik azkarren askatu
eta Euskal Herri maite hontan
betiko pakea sortu.

Badakizu zuk aspaldi hontan
hara gu nola goazen
oker gehiegi ikusten det nik
ezer gutxi dago zuzen
ez dakit gaurkon San Migel zuri
zer esaten ari naizen
baina eskea egin nahi nuke
hemendik ahal bada luzen
Euskal Herrian bizi geranak
anaiak izan gaitezen.