Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Moises Jaso, Bautista Madariaga
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Moises Jaso, Bautista Madariaga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Jaso:
Batek jakin behar du
etxea erosi non
nik hori erosia
kolpez egin nion
teilatua erortzen
hasi da, hor konpon!
neri ez dit inportik
pagatu ez bait nion.
B. Madariaga:
Orain dala urte bat
bai erosi zuan
baina xentimorikan
pagatu ez zuan
tratua egin nuen
nik leku faltsuan
nahiago nuan beraz
behean hartu bazuan.
M. Jaso:
Tratua eskasa egin
genun nolabait e
baina aurrerapena
eman nun zerbait e
Batista faltsu izan arren
bihotzetik maite
etxea erori da
hor konpondu zaite.
B. Madariaga:
Etxea erori ta
nik pena dut hori
xentimorik tratuan
ez bait da ageri
lehen egin det halako
hamaika tonteri
etxea saldu diot
arratoi bateri.
M. Jaso:
Hamaika bat bider gu
elkarri jarduna
gaur baino gehiagotan
hitzegin genduna
hauxe fina zala nik
uste nun laguna
etxea ez dizut ordainduko
balio ez duna.
B. Madariaga:
Nahiz etxe zaharra izan
ni nintzan nagusi
dirurik gabe dagon
batek dit erosi
orain erori da ta
neretzat desgrazi
hobe nun sekula hau
ez banu ikusi.