Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Arrosagarai, Jean Louis Harinordoki "Laka"
1990-03-18 Ezpeleta Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Arrosagarai, Jean Louis Harinordoki "Laka"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Laka:
Aurten ere negua
dugu etorria
aragiz bete nahi
nuke baserria
bururatzen hasia
dugu janaria
odol ustu behar dut
gaur nere zerria.
Arrosagarai:
Ni hiltzera jina
zira zu argiko
ganibeta dautazu
zintzurrean sartuko
jakin nahi nuke hauxe
dagonez egiko
aski ukanen nuzu
ni urte guziko
Laka:
Dakizu aserikan
egona zerala
zure biziak orai
buka berehala
zintzurpetik sartuko
diot nik nabala
nolaz bere bizkarra
deraukan zabala.
Arrosagarai:
Zutan orai artean
goserikan ez zen
ez ote zira zuhaur
gaurkoan nabartzen
behin betikotzat ni
nauzularik hiltzen
txingarra gutxi dut ta
badut anitz gizen.
Laka:
Badakit engoitik zu
ez zira gizenduko
beraz kilo berririk
ez duzu hartuko
txingar gorri gutixko
zertan dut salduko
debaldetan ez zaitut
artoz mantenduko.
Arrosagarai:
Nitan ez dira izan
ez txingar gozoak
solasak al dituzu
gaur azkenekoak
azkar behar dituzu
bihotz ta gogoak
bai eta azkarrago
zure ahokoak.