Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Politika ta hitz haundietan
mundua bait dut entzuna
eta berriki aditu dugu
arma hoien erantzuna
pentsatzen nago gure arterat
noiz heldu zaigun eguna
gizon horiek denak bilduta
han dago txukuntasuna
lehendabiziko asmatu behar
genduke gizatasuna.
Badakizute bagabiltzala
gauza baten eskasian
indar haundiek gordetzen dute
mundua hauen babesian
lagun on batzuk gartzelan eta
bertze batzu ihesian
sentimentuak bizi ditugu
guk askoren familian
hoinbeste malko gaur ixurtzen da
askatsun eskasian.
Nere gustuko Euskadi huntan
hau da erran nahi nukena
gizon haundiak alboratuta
jali gure ahalmena
euskaldun gisa ibili gaiten
azaldu gure kemena
arrazoi gabe ezin bait dute
hartu gure dagoena
nortasuna ta euskera dago
gure armarik onena.