Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Actuación
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Ezponda, Txomin
Mendiburu, Jean Pierre
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Mendiburu, amurraina zara eta zu, Ezponda, arrantzalearen amuan zauden zizarea. Hiruna bertso zortziko haundian Mendiburu hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu:
Arrantzaleak arraina dauka
beti bere ihizia
eta nik ere erantzun nahi
derautzut bixi-bixia
zizare hori jan nalri nuke
badut horren gutizia
baina hori jan eta beldur naiz
galtzea ene bizia.

Ezponda:
Arrantzaleak bere amua
lotua du zizarira
arrain gaixoa hortxe dabila
zizareari begira
arrain maitea zuk bezala dut
nik bizitzeko desira
baina ni irensten banauzu zu
zerone galduko zira.

Mendiburu:
Galduko naiz bai eta zuretzat
orduan litaike poza
amuarrainez estomaka zuk
ederki zinio goza
arrainak nola biltzen 'tuzuen
ez daukat gauza arrotza
nalúago zaitut uki eta
urrun utzi heriotza.

Ezponda:
lkusi duzu bien artean
zer eztabada daukagun
arrantzaleak modu hortara
saiatzen dirade egun
zure ahotik pasa ezinik
ni bizi nindaike legun
guttienetik bi bizitarik
batto salbatu dezagun.

Mendiburu:
Bi bizitarik bat salbatzea
ez zira segur debila
arrantzan egun hortxe zabiltza
Euskal Herriko mutila
zizare hori janez gaur egun
ez naiz geldituko hila
ni engainatu nahi banautzu
ez zira aski abila.

Ezponda:
Arraina egun abila data
kondatu ditu egiak
ni amu puntan eman ninduen
hor arrantzari gaztiak
saiatu gaiten gure aldera
hemen arraina ta biak
jukutria hori baino gehiago
balio al du biziak?