Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Actuación
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Ezponda, Txomin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Afrikatik hona etorri zara lan egitera, baina poliziak harrapatu zaitu legez kanpo zaudelakoz. Orain berriz ere zure herrira eramanen zaituen hegazkin edo abioiaren esperoan zaude.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hegazkin hori gaur ez dadila
pausatu nere aurrean
lehenago ere gosea zegon
ni sortu nintzan lurrean
eta Frantzira etorri nintzan
ari beharrez lanean
hemen ere gaur gizona dago
nahiko nahigabean
hau ere behar nun hemen ikusi
hogoigarren gizartean (bis).

Gure lurretik airatu ginden
bizi ginenak tristerik
honeratu ta ez nuen uste
gauza hunen ikusterik
lanean ari nahi duenaintzat
ez dela eskubiderik
ez nagoela bertakoa ta
ez dut izaten paperik
ahal ta ez nuen ezer galdetzen
lan egitea besterik (bis).

Hemen zai nago hegazkin hori
nere aurreratu arte
handik honuntza etortzean hoi
itxaropenez nun bete
baina horra nun bialtzen nauten
lur huntatikan aparte
gisa hortako lege zikinak
inolaz ezin ttut maite
lehen hegazkina neuk ordaindu nun
orain hauk ordaintzen naute (bis).