Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mende erdi bat pasatu zait ta
hau da nere oinazea
nik uste nuen urrun joan eta
zeru gaina ukitzea
berriz atzerat itzuli naiz ta
ikusia dut etxea
penagarri da hola ikusiz
nun dauka hunek sartzea
nun ote dago goxotasuna,
nun da nere ohatzea?
Denbora hori pasatu eta
oraintxe ditut kontuak
aldameneko alor hoietan
lapar batzuk indartuak
etxe maitea bakartatean
denak dituzu hartuak
murruak ere lurreratari
ziloa du teilatuak
ta orain zeinek barka lezazke
nik zuri egin bekatuak.
Ongi badakit zutarik urrun
gehiegi egon nizala
utzi zintudan konturaturik
oso xumea zinala
oraino ere tipia daukat
nik diruaren ahala
halarik ere hemen lanean
hasiko naiz berehala
etxe maitea nahi zaitut eman
lehenago zinden bezala.