Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Xabier Silveira
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Xabier Silveira
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Arozena:
Ardi ugari falta ziren ta
tranpa bat nuen paratu
gaur goizean etorri naiz eta
nere lagun hau topatu
mesedez errukitzeko ez eska
ez holakorik eskatu
berriro ere lagun kontutan
usteak ustel gertatu (bis).
X. Silveira:
Orain artean Estitxu artzai
lagun onak izanikan
berrogei urte badauzkat eta
lanik ez dut oraindikan
dirurik ez dut batere eta
ez dut ere zer janikan
ez nuen ezer egitekorik
ez zen irtenbiderikan (bis).
E. Arozena:
Ene Silveira ez zazu jarri
horrelako aitzakikan
ez nuen uste nere laguna
hemen harrapatzerikan
baina gauza bat esango dut nik
eta ez dut besterikan
zu ikusita ezin da esan
gose pasatzen zunikan (bis).
X. Silveira:
Ikusirikan denbora askoz
lagun haundiak garela
tranpa honetan eroririkan
mintzatu nahi dut horrela
zure ardiak behar nituen
zer egingo nun bestela
hiru arkuma horiek janda
nago nagoen bezela (bis).
E. Arozena:
Zuk eman dituzun arrazoiak
nik ez ditut ulertuko
eta lapur haundia zeranik
ezigo dezu egin uko
hau iruzurti haundi bat dela
Sunbilla dugu lekuko
gaurtik aurrera ni ez naiz inoiz
inorrekin fidatuko (bis).
X. Silveira:
Zeruko Jaunak emango dizu
hainbeste bedeinkazio
nahiz eta gaurtik aurrera ere
zu inorekin ere ez fio
zu laguna izatea ere
ez dut askorik balio
beste arkuma bat hartu eta
hor konpon eta adio.