Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Xabier Silveira

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Estitxu, artzai bat zara eta artaldetik ardi batzuk falta direlako artea, zepoa, paratu duzu otsoa edo delakoa harrapatzeko. Biharramon goizean, Silveira, zure lagunik onena harrapatu duzu artean preso. Estitxu hasita hiruna bertso zortziko nagusian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Ardi ugari falta ziren ta
tranpa bat nuen paratu
gaur goizean etorri naiz eta
nere lagun hau topatu
mesedez errukitzeko ez eska
ez holakorik eskatu
berriro ere lagun kontutan
usteak ustel gertatu (bis).

X. Silveira:
Orain artean Estitxu artzai
lagun onak izanikan
berrogei urte badauzkat eta
lanik ez dut oraindikan
dirurik ez dut batere eta
ez dut ere zer janikan
ez nuen ezer egitekorik
ez zen irtenbiderikan (bis).

E. Arozena:
Ene Silveira ez zazu jarri
horrelako aitzakikan
ez nuen uste nere laguna
hemen harrapatzerikan
baina gauza bat esango dut nik
eta ez dut besterikan
zu ikusita ezin da esan
gose pasatzen zunikan (bis).

X. Silveira:
Ikusirikan denbora askoz
lagun haundiak garela
tranpa honetan eroririkan
mintzatu nahi dut horrela
zure ardiak behar nituen
zer egingo nun bestela
hiru arkuma horiek janda
nago nagoen bezela (bis).

E. Arozena:
Zuk eman dituzun arrazoiak
nik ez ditut ulertuko
eta lapur haundia zeranik
ezigo dezu egin uko
hau iruzurti haundi bat dela
Sunbilla dugu lekuko
gaurtik aurrera ni ez naiz inoiz
inorrekin fidatuko (bis).

X. Silveira:
Zeruko Jaunak emango dizu
hainbeste bedeinkazio
nahiz eta gaurtik aurrera ere
zu inorekin ere ez fio
zu laguna izatea ere
ez dut askorik balio
beste arkuma bat hartu eta
hor konpon eta adio.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra