Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Actuación
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Autores
Arozena, Manolo
Elizagoien, Bittor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek senar emazteak zarete, eta lau seme alaba izanik, bertzerik ez zenuten izan nahi. Zu, Bittor, emaztea, gaur medikura joan zarenean bixkiak izan behar dituzula erran dizu. Manolo senarraren aurrean aurkitzen zara orain. Hiruna bertso zortziko txikian Bittor hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Elizagoien:
Zaila izaten bait da
gaur ongi goxatzen
holakorikan ez zan
gurekin pentsatzen
baina haurtxo hoiekin
ni ez naiz kezkatzen
bibiro hoiek sano
etorri daitezen (bis).

M. Arozena:
Bibiroi kontuakin
zertako hasia
nere ekintza ez da
horreinen nahasia
bizilagun batekin
zaitut ikusia
hari eman beharko diot
nik kulpa guzia (bis).

B. Elizagoien:
Zeloskor zabiltza ta
zu nahikoa arin
langintza txarrikan nik
ez bait dut hor egin
fidatu zaitez senar
maitea nerekin
ezin bait da jolastu
paisen globoekin (bis).

M. Arozena:
Zu ez zerade hemen
egiaren jabe
eta esango dizut
suabe suabe
abortatzea ere
kasik zendun hobe
basektomia egin nun
zu enteratu gabe (bis).

B. Elizagoien:
Holako konturikan
ez zazu kontatu
eta bixki horiek
bihotzez maitatu
bien errua da ta
hola da gertatu
zeure umerik orain
ez zazu ukatu (bis).

M. Arozena:
Gainera gezurretan
oraindikan lasai
urrutitik hartzen det
auzoaren usai
nere haurrak dirala
dio honek jai jai
besteen umerikan
etxean ez det nahi (bis).