Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Elizagoien:
Zaila izaten bait da
gaur ongi goxatzen
holakorikan ez zan
gurekin pentsatzen
baina haurtxo hoiekin
ni ez naiz kezkatzen
bibiro hoiek sano
etorri daitezen (bis).
M. Arozena:
Bibiroi kontuakin
zertako hasia
nere ekintza ez da
horreinen nahasia
bizilagun batekin
zaitut ikusia
hari eman beharko diot
nik kulpa guzia (bis).
B. Elizagoien:
Zeloskor zabiltza ta
zu nahikoa arin
langintza txarrikan nik
ez bait dut hor egin
fidatu zaitez senar
maitea nerekin
ezin bait da jolastu
paisen globoekin (bis).
M. Arozena:
Zu ez zerade hemen
egiaren jabe
eta esango dizut
suabe suabe
abortatzea ere
kasik zendun hobe
basektomia egin nun
zu enteratu gabe (bis).
B. Elizagoien:
Holako konturikan
ez zazu kontatu
eta bixki horiek
bihotzez maitatu
bien errua da ta
hola da gertatu
zeure umerik orain
ez zazu ukatu (bis).
M. Arozena:
Gainera gezurretan
oraindikan lasai
urrutitik hartzen det
auzoaren usai
nere haurrak dirala
dio honek jai jai
besteen umerikan
etxean ez det nahi (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra