Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
1993-03-28 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Uso koxkor bat bezik ez nintzan
ia eginak bi urte
bigarren aldiz pasadizo hau
hemen gainziz nahi bete
eta Sarako sare hoietan
golpean atseman naute
hemen saretan naiz tente (bis)
gizon gaiztoek esku artean
orai eduki bait naute
uste al dezu gisakoa zu
bizitza ez nuela maite (bis).
Nere antzeko hainbeste uso
hortxe airetan dabila
saretan nago eta oraindik
gizon hunek ez nau hila
bainan usoa hau salbatzeko
ez bait da aski abila
gizona da hain debila (bis)
neri bizia ekenduko nau
eta haundituko pila
nere haragi hau jaten duna
ondo ibili dadila (bis).
Usoak beti ibiltzen gire
gure bizia amentsez
eta mendiak beterik daude
ihiztari eta sarez
nik zer demontre egin ote dut
Etxalar hontara jinez
tronpatu al naiz bidez? (bis)
gizon maitea nere lepoa
makurtu zure eskuez
herio beltzak zurea ere
eginen du egun batez (bis).