Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Actuación
1993-03-14 Heleta Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Jexus
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ameriketan zenuen osaba batek, berak hil aurretik, ondasun eder bat hitz eman zizun. Gaur, zendua edo hila dago eta harek egindako zorrak ordaintzeko erran dizute. Haren hilobiaren aurrean kanta iezaizkiozu hiru bertso.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ameriketan artzantza zuen
hautatu bere langintza
joan aurretikan aberastea
omen zen bere baldintza
artaldeakin mendian urrun
eramana du bizitza
eta aspaldi egina zidan
ondasun denen eskaintza
osaba nuen baina ez du ez
bete emandako hitza (bis).

Berak eskaini ta nik baietza
emana nion aurrena
noiz hil behar zun ere galdera
egina nion hurrena
ta berak zion mundutik ez dut
joan nahi ahalik azkarrena
baina hola ba nola galdu den
nik nuen itxaropena
Bill Clinton honek kendua dio
inposetako sostena (bis).

Bere bizitzan ez zuen izan
deskantsu edo oporrik
hola bukatzen ez nun ikusi
nik horren gizon jatorrik
baina ilobak ez du merezi
osaba zenan zigorrik
ez nuen uste zuregandikan
nik horren azken gogorrik.
Barkatu baina inola ez dut
ordainduko zure zorrik