Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi
1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
"Diru mordo bat utziko dizut"
hori esan zidan aurrez
eta ematen zaizun guztia
jaso egiten da errez
bainan guk uste genuen hori
ez zaigu egun pasa ez
eta osabak larri utzi nau
bere kontu eta zorrez
ez zera oso zintzoa izan
bainan hor nago negarrez (bis).
Zer esan ere zuzen ez dakit
nahikoa triste nagota
egindakoa ikusirikan
behar zinduzket gorrota
Amerikatik diru mordoa
behar zerudazun bota
ta joan zera gure mundutik
joan zera lagun lota
benetan asko maite zintudan
diruak ez du inporta (bis).
Gure mundutik joana zera
nola zendun minbizia
gure artean utzia duzu
jaunak kriston tristezia
eta pena da une honetan
bihotzaren nagusia
ordainduko dut osaba maite
zuk utzitako guzia
eta ederra izan dedila
beste munduko bizia (bis).