Bertsos - View details   To know more about this section

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Performance
1993-03-14 Heleta Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Authors
Atxotegi, Urko
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ameriketan zenuen osaba batek, berak hil aurretik, ondasun eder bat hitz eman zizun. Gaur, zendua edo hila dago eta harek egindako zorrak ordaintzeko erran dizute. Haren hilobiaren aurrean kanta iezaizkiozu hiru bertso.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Diru mordo bat utziko dizut"
hori esan zidan aurrez
eta ematen zaizun guztia
jaso egiten da errez
bainan guk uste genuen hori
ez zaigu egun pasa ez
eta osabak larri utzi nau
bere kontu eta zorrez
ez zera oso zintzoa izan
bainan hor nago negarrez (bis).

Zer esan ere zuzen ez dakit
nahikoa triste nagota
egindakoa ikusirikan
behar zinduzket gorrota
Amerikatik diru mordoa
behar zerudazun bota
ta joan zera gure mundutik
joan zera lagun lota
benetan asko maite zintudan
diruak ez du inporta (bis).

Gure mundutik joana zera
nola zendun minbizia
gure artean utzia duzu
jaunak kriston tristezia
eta pena da une honetan
bihotzaren nagusia
ordainduko dut osaba maite
zuk utzitako guzia
eta ederra izan dedila
beste munduko bizia (bis).