Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ETB orain bihurtu zaigu
bertsolarien gunea
Lazkao Txiki hor agertu da
bera zenean umea
horregatikan eztabaida gai
da nik daukadan unea
nik nahiko nuke nere bizitza
hor agertzea xumea.
Pozgarria da, ni izango naiz
lehenengo emakumea. (b)
Badakizue bertsolariak
nola harro xamarrak garen
telebistatik atera eta
gelditzen gera nabarmen
horregatikan nere zalantzak
agertu nahi ditut hemen
behin baino gehio ikuste hori
ez da polita izanen
beraz, telea itzali hainbat
errepikatu baino lehen. (b)