Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-03-15 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lehenbizi Fernando Amezketarra, bigarren Lazkao Txiki, eta hirugarren zuzeu zara marrazki biziduna bihurtu nahi duten bertsolaria. Zer deritzozu?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ETB orain bihurtu zaigu
bertsolarien gunea
Lazkao Txiki hor agertu da
bera zenean umea
horregatikan eztabaida gai
da nik daukadan unea
nik nahiko nuke nere bizitza
hor agertzea xumea.
Pozgarria da, ni izango naiz
lehenengo emakumea. (b)

Badakizue bertsolariak
nola harro xamarrak garen
telebistatik atera eta
gelditzen gera nabarmen
horregatikan nere zalantzak
agertu nahi ditut hemen
behin baino gehio ikuste hori
ez da polita izanen
beraz, telea itzali hainbat
errepikatu baino lehen. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra