Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Actuación
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Garmendia, Txomin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok 40 urte inguru dituzue baina badirudi biontzat urteen zama ez dela berbera. Zuk, Andoni, sasoi onenean zaudela uste duzu eta Txominek bere gainbehera abiatu dela. Sei puntuko neurrian hiruna bertso botatzeko.

Descripción

Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Lana gogotik aurrena,
sarri footing-a hurrena
ta haurtxoekin pasiatzen dut
herrian barrena,
sexu asunto horrena
sasoi bete nabarmena;
oraintxe daukat izan litekeen
sasoirik onena.

Garmendia:
Berrogei urteko gaina
etorri da alajaina
txoro haizea badezu baina
ez zaitez engaina
entzun zaidazu Egaña:
Txapeldun zerade baina
gaurko hontan ere ez dezu egingo
uste dezun haina.

Egaña:
Ez nuen espero aurrez
moldatu da nahiko errez
eta Egaña aipatu digu
hemen derrigorrez.
Kalkulatu dezu urtez
Txomin txapela, mesedez:
Berrogeirekin lortu liteke
hirurogeirekin ez.

Garmendia:
Egaña ez dagola antzu
badauka hainbeste zentzu
berrogei urte izanagatik
dabil zoriontsu,
ni berriz nabil behartsu,
sarri minez ta nekatsu
baina zuk ere zeure burua
engainatzen dezu.

Egaña:
Ai adiskide kuttuna
izan mingaina leuna
zeu baitzaitugu zure burua
engainatu duna.
Jenioa, behazuna
gorputz baldar ta lizuna
etsipena da zuri sasoia
lapurtu dizuna.

Garmendia:
Bertso berria aukeran
orain ari dan tankeran
neroni ere saiatutzen naiz
nere araberan
baina zahartzaro jokeran,
lehenago esan detan eran,
ta epaimahaikoen esango dute
zenbat gazte zeran.