Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Lana gogotik aurrena,
sarri footing-a hurrena
ta haurtxoekin pasiatzen dut
herrian barrena,
sexu asunto horrena
sasoi bete nabarmena;
oraintxe daukat izan litekeen
sasoirik onena.
Garmendia:
Berrogei urteko gaina
etorri da alajaina
txoro haizea badezu baina
ez zaitez engaina
entzun zaidazu Egaña:
Txapeldun zerade baina
gaurko hontan ere ez dezu egingo
uste dezun haina.
Egaña:
Ez nuen espero aurrez
moldatu da nahiko errez
eta Egaña aipatu digu
hemen derrigorrez.
Kalkulatu dezu urtez
Txomin txapela, mesedez:
Berrogeirekin lortu liteke
hirurogeirekin ez.
Garmendia:
Egaña ez dagola antzu
badauka hainbeste zentzu
berrogei urte izanagatik
dabil zoriontsu,
ni berriz nabil behartsu,
sarri minez ta nekatsu
baina zuk ere zeure burua
engainatzen dezu.
Egaña:
Ai adiskide kuttuna
izan mingaina leuna
zeu baitzaitugu zure burua
engainatu duna.
Jenioa, behazuna
gorputz baldar ta lizuna
etsipena da zuri sasoia
lapurtu dizuna.
Garmendia:
Bertso berria aukeran
orain ari dan tankeran
neroni ere saiatutzen naiz
nere araberan
baina zahartzaro jokeran,
lehenago esan detan eran,
ta epaimahaikoen esango dute
zenbat gazte zeran.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra