Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Mugarza, Jose Luis "Elgetzu"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Aurten ehun eta hogei euskarazko liburu berri agertu dira Durangoko Azokara.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lapiko zaharra zintzilik dago
euskaldunon laratzean
ta aspaldian aurkitzen ginan
su ondo triste antzean.
Baina Anboto aldetik gora
goizean begiratzean
poza hor dator liburuz gure
azoka hori jaztean
lore berriak ernetzen doaz
euskaldunon baratzean. (bitan)

Gure Kultura alde hortatik
beti izan da apala
liburu bat guk nola genduan
geure amaren magala.
Baina idatziz berbizten dator
orain hurrengo atala
eta izan bedi munduan zehar
behar dun indar zabala
erakusteko behar dan tokian
oraindik bizi garala. (bitan)

Liburu hoiek osatzen dute
guregan hainbeste ames
zuzentzen doa gure bidea
nahiz ta lehen ibili trabes.
hainbat borroka izana degu
ez gera joanak errez
orain frutuak hartzen bagoaz
ikusi daitezke aurrez
laister guztiak euskeraz bitez
eta erderazkoik bat'ez. (bitan)