Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Abel
Gonzalez de Durana, Rikardo
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Abel, hamabost urte alkarregaz bizi ondoren, Rikardo zure emazteak "ni banoa" dinotsu.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Rikardo
Ezkondu eta gure bizitza
zegoen erdi beteta
horretarako beti ezarri
izara dugu arreta.
Baina arazo batzuk sorturik
eta nabil ni erreta
nere barrean orain dudana
ezin dut utzi gordeta
zutaz aspertu naiz erabat ta
hemendik banoa eta. (bitan)

Abel Enb.
Jantzi dotorez pausu arinez
isila eta umila
beti puntuar azaltzen zinan
nere bihotzaren bila.
Hamasei urtez amets artean
geroko ametsak pila
bazoazela esan didazu
eta gelditu naiz hila
bakarrik ez dut bizi nahi eta
lurrak irentsi nadila. (bitan)

Rikardo
Hori esanez gizatasunik
zuk ez duzu erakutsi
nolanahi ere gure bizitza
ez bait dezakegu hautsi.
Zure errietak, zure kolpeak
nik ez dut jasana gutxi
zeren bizitzan gertatu ohi dan
horrenbeste gauza bitxi
erosketara joango naiz baina
mesedez pakean utzi. (bitan)

Abel Enb.
Nere besotan izana zara
pozarren hainbeste bidar
kaixo maitea nik hots egin ta
zuk begiekin irripar.
Jo zaitudala esan didazu
begietan daukat negar
geroztik ere egin beharko
bakarrikan hainbat bidar
ezin sinistu nundikan heldu
daiteken hainbat zoritxar! (bitan)

Rikardo
Beti azaltzen dirade hemen
tamalean ezbeharrak
pasa ditugu egun ederrak
eta pasa'itugu txarrak.
Zure ekintzak nerekiko hor
izanik horren kaskarrak
eta gainera azkenerako
ahituz zure indarrak
ni ez nazake sekulan bete
munduan gizon bakarrak. (bitan)

Abel Enb.
Ta horregatik bakarrik al da
zu joatea aparte?
askon tantean lortu daiteke
ezbeharra edo kalte.
Nere barrena triste utzita
hemen ta bien bitarte
hala ta ere nahiz ta agurrak
atze txarra bait daukate
beste gauzarik ez dizut opa:
zoriontsu bizi zaite. (bitan)