Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Enbeita

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Enbeita, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Santo Tomasetan zuk, Jon Enbeita, medikuak, errejimenean daukazun Jon Azpillaga hau ohi dalako txorizo bokadiloa jaten topatu dozu txosna batean".

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon Enbeita
Hau ez da kontsultara
bart etorri zena
edo azkar joan da
ekarri zun pena.
Ahaztu zaio nonbaiten
mediku ordena
lukainka jaten badu
gogo ta kemena
hau ote da laguna
nire errejimena? (bitan)

Azpillaga
Atzo bildu ginaden
gaxo ta mediko
gizon zoztor petralak
ni ez nau begiko.
Txarrikiak jatea
kendua betiko
baina nik nola dedan
azido uriko
bokadilo batgaitik
ni ez banaiz hilko. (bitan)

Jon Enbeita
Hau da bokadiloak
egiten dautsuna
bizia labur egin
lehen labur duzuna.
Aho bero zarala
gertatzen zaizuna
agur medikuari
kontsultan entzuna
ehun kilo haragi du
gramoko zentzuna. (bitan)

Azpillaga
Horrek nere barririk
ez bait daki bate
mediko hoiek nitzat
gorroto daukate.
Lehen ere jardun naiz
aterikan ate
igual mesederako
edo igual kate
baina gozatu nahi det
bizi naizen arte. (bitan)

Jon Enbeita
Alperrik medikuen
kontseju aparta
berriz be egingo zara
mutiko galanta.
Neuk behintzat kobratu det
behar zen soldata
eta jan nahi baduzu
kiloko bokata
galtzen ari zarana
zeure burua da ta. (bitan)

Azpillaga
Erraturikan hartu
zenduen karrera
betenario izan
behar zuen bera.
Baina gaur nik izan det
jateko aukera
ez naiz hilko ni boka-
dilo baten gera
rejimena egingo det
bihartik aurrera. (bitan)