Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Jon Azpillaga
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Jon Azpillaga
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Areitio
Bilbora etorri eta andreak
hor bota deusta golpia
ez da komeni zure gonaren
mende beti egotia.
Beraz nahi dezu Corte Inglesera
zerbait erosten joatia
baina nere ustez Parte Zaharra da
euskaldunaren tokia.
Azpillaga
Aspalditikan ondo nekien
senar jaun honen gradua
beti tabernai begira dago
bere zentzun ta burua.
Zure galtza ta nere soineko
falta da erropa mordua
lehengo astean erosi nitun
turroia eta ardua.
Areitio
Turroia eta ardoa behar
ditu zure koloriak
baina sarritan horrek nahastutzen
ditu gure memoriak.
Parte Zaharrean dira txokoak
beste inun baino hobiak
tabernak eta dendak dituzu
polit eta dotoriak.
Azpillaga
Gizonak zeren ustetan dauden
lehendik gagoz igarriak
Zazpi Kaletan sartu artean
egoten dira larriak.
Corte Inglesen kendu litekez
goseak ta egarriak
zutzat prakak erosi nahi ditut
ta kantzontzilo barriak.
Areitio
Nere emazteak beti izan du
harrokeriaren gripa
dirudi honek ez dakit nungo
dama edo Ama Birjina.
Baina zuk dezun asmoa daukat
inola onartu ezina
Parte Zaharrean ere badago
zutzat eta nitzat aina
Azpillaga
Ezkondu ginan baina izatez
ez gera oso berdinak
lehenago ere zenbat gauz diran
zuregatikan eginak.
Zuretzat daukat karino dana
etxeko Ama Birjinak
ni izan ez banintz fango zinduan
ugerrak eta zikinak.