Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ume denbora polita eta
itsusia da munduan
nere semea gaur eskolara
daramat nere onduan.
Sufritutzen det ikusirikan
zembat negar egin duan
neu eskolara joan nintzen egun
hura dadukat goguan.
Eskolako ate zahar haietan
zenbat negar ta karrasi
eskolara joan beharrak bazun
neretzat nahiko desgrazi.
Nik erderarik bate ez nekien
bakar bakarrik no ta si
ta gero ere Cara Sol besteik
ezer ez nuan ikasi.
Aizu semetxo arrazoi dezu
baina hau da desgrazia
zu hor pasatzen zauden trantzea
ni ere nago pasia.
Baina ikasteak mundu honetan
badu bere garrantzia
eta arretaz ikasi zazu
ikasi ahal dan guzia.