Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Aritz Lopategi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Lopategi, Aritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaur zuek biok periodikora joan zaree anuntzio bana jartzera: zuk Haritz baserria saldu nahi dozu eta zuk Xabier baserri bat hartuko zeunke.

Descripción

Melodia
Basatxoritxu mokoluzia
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Aritz Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haritz
Anuntzio bat jartzea pentsau
neban nebala hobeto
periodikoak beti bait dauka
makina bat errespeto.
Zu ikusten zaitut baserritxo bat
oso gogoz erosteko
baina ez dakit balio duzun
baserritar izateko.

Amuriza
Balio bako baserritarra
dinozu dirala batzuk
zeozergatik saltzeko asmoa
hartuko zendun baita zuk.
Hasieratik hasarrau barik
bihotzetik nik dinotsut
lartxo eskatzen ez badaustazu
pozik erosiko dautsut.

Haritz
Nik baserrian hainbeste urte
eginak ditut igaro
baina gaur egun ezin diteke
han bizi oso oparo.
Hau zapata ta trajea eta
korbata batekin dago
baserrian lan egin behar da
kalean baino gehiago.

Amuriza
Ez pentsa gero ni nagoanik
lan larregiri begira
badakit zelan atxurrai eta
beste erremintari tira.
Gustora etorko nintzake barriz
kale hortatik mendira
gero hildakoan joan gura neuke
baserritik hilobira.

Haritz
Itxura horrekin zihur zaudela
hainbeste diruz beteta
baina alperrik dauzkazu lagun
banku batean gordeta.
Zu mendikoa ez zara eta
jarriezazu arreta
abarkak ere eros itzazu
beharko dituzu eta.

Amuriza
Honekin tratu onik egiten
gaur etxekoat* hain errez
anuntzioa jartzera etorri
ta dana bota aldrebes.
Hartuko dautsut baserri hori
jatorra bazina legez
baina sasiak eta zimaurrak
zeugaz eroan mesedez.