Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta
Bi lagun maite halabeharrez
alkartu gera batera
bat itxasora lantoki bila
eta bestea lurrera.
Hor zer berri dan gaurtik aurrera
kontuak behar atera
lantegi hortatik sortu nahi nuke
bizimoduan joskera
ta probauko det nolakoa dan
ikasi dedan karrera. (bitan)
Txiplas
Itxaso hortan hainbat urtetan
nik izan dut arriskua
ta lagunari zabaltzen diot
horretarako eskua.
Hainbat denbora txar ere bertan,
sarritan une estua,
nik neure iritxiz nahiko egin dut
lurra ere daukat ahaztua
zeu joan eta ondo hete hor
nire kapitan puestua. (bitan)
Mañukorta
Tokia ondo betetzeko hor
agintzen bait dit lagunak
hauek dirade urte askoan
itxaso hortan jardunak.
Ta Mañukortak pasauko ditu
gaba luze ta egunak
arrai freskoaz bete nahirikan
lur hontako euskaldunak
gaurtik aurrera atrapauko'itut
txitxarro eta atunak. (bitan)
Txiplas
Arrantzalea jatorra dugu
eta hortik erabaki
lanerako inoiz ez du jarriko
ez oztopo ta atxaki.
Baina kontseju batzuk ematen
noa orain lagun bati
hau galdetu dut sartu orduko
gainerako ta hainbati
nire puestora doan lagunak
igerian ote daki? (bitan)
Mañukorta
Igerian'e ez dakit eta
badaukat nahiko bildurra
nolan ibili Mañukortak dun
gorputz aldrebes bihurra.
Baina hala ere han egingo det
egin ahal dedan apurra
arrai ondorik itxas zabalen
nunahi emanaz egurra
eta zuk ondo zaindu zazu
nik utzitzen dedan lurra. (bitan)
Txiplas
Zuretzat bertan, egia esan,
horren leku ona ez dago
lehenago ere bueltatu gabe
dira bat baino gehiago.
Lan gogorra ta neketsua da
toki hortan egunaro
nik zure lana egin behar dut
egingo dut ta akabo
baina zu berriz ikusi ala ez
erdi bildurretan nago. (bitan)