Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Antton Arriola

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ajuria, Ireneo
Arriola, Antton
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Anton, fama haundiko pelikula bat ikustera joan zara baina zure aurrean dagoen bikoteak ez deutsu ikusten ixten. Zu Ireneo, neskarekin zirrika zagozen mutila zara, Antonen aurrean.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Antton Arriola

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Anton Arr.:
Danetatik daukagu
hemen jenerua
ezer ezin ikusi
hau da apurua
Ireneo daukagu
gori ta berua
pantaila ikusi nahi dot
ta ez zure burua.

Ireneo:
Gazteak du odola
gori ta mardula
atzera egiterik
ez uste sekula
pentsatu gaur aukera
ona daukazula
ez al zaizu gustatzen
gure pelikula?

Anton Arr.:
Zinematara dator
hainbat astakirten
zer egin hau ikusi
ala kanpora irten?
neskatxagaz baduzu
hainbeste sentipen
hoba hasten bazara
filmeak egiten.

Ireneo:
Zuri gura dizut gaur
hau adierazi
linboan ezin leike
lagun hola bizi
espabilatzen ere
behar zara hasi
aukera daukazu ta
oraintxe ikasi.

Anton Arr.:
Neuk ere badaukat bai
hortako premina
baina neu ere ez naiz
sekula egina
gure konponbidea
niretzat ezina
ikusiko zintuzket
polita bazina.

Ireneo:
Konturatuko zara
halako batean
honera etortzea
ez dozu kaltean
maiteminduta gaude
lagun hainbestean
gauza hau e'iten nabil
kontsola zaitean.