Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Antton Arriola
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Antton Arriola
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Anton Arr.:
Danetatik daukagu
hemen jenerua
ezer ezin ikusi
hau da apurua
Ireneo daukagu
gori ta berua
pantaila ikusi nahi dot
ta ez zure burua.
Ireneo:
Gazteak du odola
gori ta mardula
atzera egiterik
ez uste sekula
pentsatu gaur aukera
ona daukazula
ez al zaizu gustatzen
gure pelikula?
Anton Arr.:
Zinematara dator
hainbat astakirten
zer egin hau ikusi
ala kanpora irten?
neskatxagaz baduzu
hainbeste sentipen
hoba hasten bazara
filmeak egiten.
Ireneo:
Zuri gura dizut gaur
hau adierazi
linboan ezin leike
lagun hola bizi
espabilatzen ere
behar zara hasi
aukera daukazu ta
oraintxe ikasi.
Anton Arr.:
Neuk ere badaukat bai
hortako premina
baina neu ere ez naiz
sekula egina
gure konponbidea
niretzat ezina
ikusiko zintuzket
polita bazina.
Ireneo:
Konturatuko zara
halako batean
honera etortzea
ez dozu kaltean
maiteminduta gaude
lagun hainbestean
gauza hau e'iten nabil
kontsola zaitean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra