Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Moises
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jubilatu bi zaree eta Kontxako barandilara arrimatu zareenean, hondartzan neska batzuk biluzik ikusten dozuez.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Moises
Jubilatuak gara
lehen eginak lana
oraindik ez dogu guk
ikusita dana.
Hondartza honek bazun
lehendik ere fama
ene lagun zaharra
hau da panorama.

Mañukorta
Honuntza etorri gera
gu zerbaiten bila
hemen arkitu degu
gure barandila.
Gazte jendea dadukau
bero ta habila
bat´e erroparik gabe
hainbat neskatila.

Moises
Hau ondo ikus gabe
ezin da geratu
baina honetarako
ez naiz preparatu.
Burua ilundu zait
ta ia erotu
eta beheko partetik
piska bat berotu.

Mañukorta
Lehendik ere bagendun
hortako ardura
ta odol guztiak hor
igoak burura.
Zertarako gu ibili
horren apurura?
giro da ta neu ere
banoa potzura.

Moises
Odola berotua
dator gaur nigana
ikusita hondartzan
dagon panorama.
Ene lagun zaharra
utzi daigun lana
behera bajatu eta
hartu daigun bana.

Mañukorta
Hoiei begira pasatu
egun ta astiak
ia mobitzen hasiak
aitonen trastiak.
Bota daiguzen lurrera
erropa guztiak
ta besoetan hartu
aurreko gaztiak.