Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Abel Enbeita

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ajuria, Ireneo
Enbeita, Abel
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek neska-mutil lagunak zarie. Zu Abel neskea, zu Ireneo mutila; bost egunetan hasarraturik edo berbarik egin barik egon ostean, Ireneok, mutilak hain zuzen, telefonoz deitzen deutsu Abel.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Abel Enbeita

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ireneo:
Kaixo neskato ni aurkitzen naiz
sentimentutatik grabe
izan nahi nuke zeure ondoan
neure buruaren jabe
aste honetan izan naiz eta
gure kezkaren mirabe
ezin naiz bizi luzaroago
zure maitasunik gabe.

Abel:
Maitasunaren inguru bada
baina lagun hainbat nahaste
egun hauetan hausnartu eta
bizi izan naiz oso aske
gaur telefonoz berriro zatoz
maitasun horreixen eske
lehengoa ahaztu baldin bazaizu
berriz elkartu gintezke.

Ireneo:
Zurekin ere nik ikusten dut
makinatxo bat tristezi
bizia joanez ta haserraturik
asko genzake ikesi
toki onetik toki txarrera
zertako joan igesi
maitasunikan ez dan tokian
biziak ez du merezi.

Abel:
Sarritan zaigu hori dala ta
gure barrena urratu
mutila edo ta neska berdin
bardin gintezke erratu
nik ere bizi nahi nuke eta
maitasuna dut jorratu
baina tontokeriak medio
ez gaitezela haserratu.

Ireneo:
Beraz kezkati banengon ere
gaur poza eman didazu
nere deiari erantzuteko
gertua jarri zara zu
nere barrena zabalik dago
zurea be hola dozu
tontokeriak utzi daiguzan
elkarri emon bi musu.

Abel:
Eskerrik asko ta eskaera
dadukat goxo jasua
ea behin baten bukatzen dugun
bion tarte arazua
telefonoa utzi ezazu
ta azkar eman pausua
atean nago erdi negarrez
zintzilik nere musua.