Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Juan Mari Areitio

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ajuria, Ireneo
Areitio, Juan Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Juan Mari Areitio eta Ireneo Ajuria. Zuek lagun bi zarie. Zinera joan eta etxeratzerakoan ateko giltza falta jatzuela konturatu zarie.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Juan Mari Areitio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio:
Egun guztian hara
ta horra gabiltza
hola doa oin artean
gu bion bizitza
baina etxeratzean
hau da zorigaitza!
Irineo nun daukak
ate honen giltza?

Ajuria:
Ahaztu al dezu neska
haien begirada
giltzik gabe gaude gu
zelako patxara!
Kas-kas jo beharra dut
betiko gisara
ea norbait barrutik
azalduten bada.

Areitio:
Aizu horrelakoa
ez zinan lehenago
baina egin dituzu
hiru-lau bat trago
etxera heldu eta
giltzikan ez dago
moxkortuta zagozela
pentsatutzen nago.

Ajuria:
Zu kontsolatzen ez da
ene lagun errez
horrelakorik neri
ez esan mesedez
burua zaintzea da
gaur zuretzat onez
inorenik ez dozu
zeurerik ere ez.

Areitio:
Nere lagunak ditu
zentzun danak galdu
lau trago edan eta
indar danak ahuldu
era honetan oso
gaizki guk behar du*
nere giltzakin behintzat
ezin lei zabaldu.

Ajuria:
Zu beti izan zara
inoren mirabe
nik ahaztu ditut eta
zer gauza zelebre!
neu egin beharko naiz
buruaren jabe
bakarrik ibiltzea
dut askozaz hobe.