Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Jon Enbeita
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Jon Enbeita
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txiplas:
Jugeteetan bada
makina bat moda
aukeratzen ez bota
hainbeste denbora
badaude muñekatan
zenbait behera-gora
baina zuk zeuk erosi
aurreko tratora (bir)
Jon:
Hamar mila jugete
beste hainbat seilu
haurrak dirala eta
hamaika istilu
baina alperrik zabiltz
dendari kankailu
lau haurrekin badaukat
nahikoa jostailu (bir)
Txiplas:
Hona sartu ta gero
hainbeste algara
umeak be bueltaka
makina bat traba
dana endredatuaz
hona eta hara
zertan etorri zara
zu nire dendara (bir)
Jon:
Zuk badakizu haurrak
etorri dirana
ta zuk eurari saltzen
daukazu afana
dana da elektronika
arma-gauza dana
bakea da etxean
nik behar dudana (bir)
Txiplas:
Jostailurik ez dau nahi
neu naiz gaur lekuko
honek ikasi ditu
makina bat truko
bakea nahi dabela
hori ezin uko
pentsau behar zenduan
ekarri orduko (bir)
Jon:
Ekarri ordurako
ni nintzen prestatu
arreglatuko naiz ta
ez zaite kezkatu
holako jostailurik
neri ezin gustatu
ezer ez dute ikasten
buruak nahastatu (bir)