Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-07-14 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-07-14 Legazpi Jaialdia
Conductor/a
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaur Peñagarikano «iAi Alfontso, Alfontso!» kantatzen etorri zaigu. Zer gertatu da?

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-07-14 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alfontso, Alfontso
zer ari zera prestatzen,
Alfontso, Alfontso
dirurik ez det eskatzen,
aspalditxoan miloiak ostu
litxarkerian gastatzen,
zeure anaia lagun eginda
mokadu onak dastatzen,
aspalditxoko esaera hau
zeni ez zaio gustatzen,
lapur txikiak preso sartuta
berak miloiak ostutzen.

Alfontso, Alfontso
hi lapurretan zer habil,
Alfontso, Alfontso
hortan iaio eta abil,
aspalditxoan ibili zera
xorro-xorro isil-isil,
bien bitarte guri apuntatzen
hainbat pistola ta fusil,
lapur txikiak preso sartu ta
beste hainbat gudari hil,
gaurko munduan hamaika holako
injuztizi txar badabil.

Alfontso, Alfontso,
lapurra ez hadi izan,
Alfontso, Alfontso
konfesa adi elizan,
hainbeste miloi pilatu ditu
ez dakit zeinen enpresan,
adibide bat jarri behar det
jendeak ulertu dezan,
gauza berdina gerta zitzaigun
Rumasan eta Matesan,
orain bezela ordun ez zuten
egi haundirikan esan.