Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-12-22 Azpeitia Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lazkano, Gorordo eta Peñagarikano, Cuerda.
Gaiari oharrak
Gorordo, Bilboko alkatea eta Cuerda Gasteizkoa.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-12-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Aspalditxoan hartua daukat
orain dadukadan karga,
alkatearen eskutan dago
inpuesto eta zerga,
hara aurrean non dituzuen
Gorordo eta Cuerda,
iruditzen zait nik badudala
puska bateko kuerda. (BIS)
Lazkano
Garai batean Jelkide gisa
politikari hasia,
ta gero EAn eramana du
bere ahalegin guzia,
orain berriro jelkide dugu
zer jokaera nahasia,
txaketero bat zerala behintzat
dago garbi ikusia. (BIS)
Peñagarikano
Lehen batean orain bestean
jaunak hau da deskontrola,
baina oraindik nere zainetan
daukat euskaldun odola,
lehenago EA-n, gaur PNV-n
hori zergatikan hola?
Jakin bait nuen Joxe Lizaso
nere Alderdian zegola. (BIS)
Lazkano
Lehenago EA-n, orain Jelkide,
eta PSOE-n laister da,
majina batek galdetutzen du:
«Gizon xelebre hau zer da?»
Bere aulkia defenditu naiz
hainbat salto eta buerda*,
Gabonetako panpinen gisa
bukako zaio kuerda. (BIS)
Peñagarikano
Nik ez det uste egia denik
Gorordok esan duena,
erne guztiok Cuerda naiz ni
Alkate ta txit gorena,
badakizue hasarretzeak
ekarri zun ondorena,
setak haztuta barkatzea da
hemen gauzarik onena. (BIS)
Lazkano
Lehendabiziko izan behar du
batek joku legezkua,
ta honek berriz nahiko arin du
bihotza eta kaskua,
nik ikasi det euskeraz eta
ikasi det aurreskua,
hola jokatzen ez duena ez da
Alkate itxurazkua. (BIS)
Peñagarikano
Neure herria gobernatzen dei
beti era indartsuan,
la bera berriz sartuko nuke
betiko kalabozuan,
Gorordo jaunak egin zuena
jakin da mundu osuan,
Athletic gaizki zebilelako
dimititu egin zuan. (BIS)
Lazkano
Segitzeko ere izanagatik
bere aldiko aukera,
mk pentsatu det jokatutzea
beste eraren batera,
euskerarikan ikasi gabe
nazionalisten papera,
era horretan jokatze ezkero
pasa zindezke AP-ra. (BIS)