Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-01-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-01-26 Usurbil Lagun-artekoa
Conductor/a
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Garai bateko Landetako taberna gogora arazi zien Joxerra Garziak. Lazkano pertsona heldua eta artean Sebastian mutikoa zela, bere magalean eta jolasean, taberna hartako bertso giroa nolakoa zen galdegin zien.
Gaiari oharrak
«Ilunbe» sagardotegian ETBko langileek afari bat egin zuten, euren lankide Euzkitze eta Imanol
Lazkano eta Sebastian Lizasorekin. Lagun artean hainbat eta hainbat bertso bota ziren elkar zirikatuz eta gai
serio xamar bat ere eman zien Joxerra Garziak bertsotan aritzeko.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-01-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Gogoratzeak ekarritzen dit
ia malkoan zoria,
esan orduko garai hartako
kontutan naiz eroria,
Landeta aldeko taberna harek
badu bere historia,
lujo haundirik ez zuen baina
bazuen kategoria.
S. Lizaso
Bertsolaritzan hiri haundi bat
nahizta bestela auzua,
aitortu behar han pasa nuen
nere haurtzaro goxua,
noiznahi kantari Joxe Agirre
Gaztelu * eta Rusua, **
hauei entzunez piztu zitzaidan
bertsolaritzaren sua.
Lazkano
Mahai santu hura nere amarentzat
ez zan gozoa izandu,
hamaika aldiz esan oi zidan:
«Nola zatoz hain berandu?»
Baina bera zan gure eskola
eta bertsoen zimendu,
dudarik gabe gerora ere
bere frutua eman du.
S. Lizaso
Nere atsegin haundiena zan
han bertsoak entzutea,
ta pena berriz hauek utzita
goiz ohera joatea,
pena batekin dadukat orain
nere barrena betea,
han entzundako bertso onenak
haizeak eramatea.
Lazkano
Mahai santu hartan igaro arren
hamaika une atsegin,
nik oraindikan gerora hura zer
izango zenik ez nekin,
lau bertsolari izan dirade
mahai santu horren etekin,
Altareak e(re) arki ditezke
meritu gutxiagokin.
S. Lizaso
Mutiko batek zail da izaten
nik hainbeste ilusio,
bertsotarako bestetarako
ez nuen hainbat bizio,
nola ahaztu Jorge zaharra ta
Etxeberri Anbrusio,
haien bertsoak gaur ikastea
besterik ez det desio.
Lazkano
Giro ederra izan gendun da
egiten zan ahalegina,
inoiz ez ginan handik aldentzen
beti jokera berdina,
ta Euzkitze zu han izan eza
orain sentitzen det mina,
txapelarekin zeunden gaur ziur
handikan pasa bazina.
S. Lizaso
Zer arraiotan hasiko gera
denbora joanan galdetan,
ez dadukagu zer egonikan
falta dan haren penetan
geronik behintzat denok kantari
munduaren lau aldetan,
hango eskola bizirik bait da
Azpeiti eta Landetan.
Lazkano
Han izan ziran hamaika bertso,
goxoak zenbat txolarte,
era hartako euskal giroa
nola bihotzez ez maite?
Oraindik ere ne(r)i sentipena
sarri ekartzen didate,
Lazkanok behintzat ez du ahaztuko
munduan dabilen arte.
S. Lizaso
Eguneroxe aurkitzen ginan
halako giro goxuan,
leku hoberik ez zan bilatzen
ez Landetako auzuan,
edo arreta jarri zazute
han gertatu zan kasuan,
berotasunen berotasunez
etxeak su harto zuan.
Lazkano
Informatzeko izaten ginan
eskola zahar horren premiz,
aitor nezake hain pozik ez nu(e)n
besterik ikusten begiz,
erre zanean barkatu baina
esan nuen hamar aldiz,
nere partetik nahiago nu(e)la
Loiola erre izan balitz.
S. Lizaso
Ez da gezurra arrazoi hori
lehendikan nuen ezagun,
hura joan zan ta gerokoak
ere oroitu ditzagun,
hura joan arren alkartzen gera
oraindik hainbeste lagun,
han izandako giro goxoa
betiko gorde dezagun.
Lazkano
Hain gogozkoa eta gozoa
genduen gure eskola,
une haretan bera besterik
ne(r)i ez zitzaidan ajola,
esan dedana neure etxean
nik esan bainuen hola,
eta amonak erantzun zidan
kondenatuta nengola.
S. Lizaso
Mutiko nintzan, ibiltzen nintzan
maisu zaharraren tartean,
nolabait ere sartu nahi nuen
bertsolaritza(re)n atean,
etxe zahar hura erre zan eta
ikaslea(re)ntzat kaltean,
nik inpernua ikusi nuen
mutiko nintzan artean.