Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita
Bertsoa entzun |
1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gora ta behera beti atakean
mailot horiaz nago sortean,
irabazteko aukera horra
agertu zait bat-batean (BIS)
baina bibotza nekean,
nola sendatu daitean,
bi eguneko epean,
mediko jauna entzun ezazu
ondo nabil ni aurrean
eta aguantako (d)ot seguro egon
Parisa heldu artean. (BIS)
Nahiz eta hautsi nere muturra,
nahiz ta betiko egin agurra,
erakutsi naiz nere hankak ta
bihotzak daukan apurra, (BIS)
egon zaitez zu ziurra,
ez daukadala beldurra,
Tourra daukat oin urra,
hara diotzut berriro ere
ongi daukat be(he)ko hezurra
eta bihotza ez bada lertzen
neuk irabaziko (d)ot Tourra. (BIS)
Karrera hau da nahiko ezaguna
denok barnean denok duguna,
euskaldun batek nola lezake
hemen egin oihartzuna? (BIS)
Zigorrek barnean duna,
nahiz eta izan biguna,
nahiz ta destinu iluna,
noizbait norbaitek harro esan dezan:
Hara hor izan genduna,
bera izan zen nahiz ta hil gero
lehenengoko euskalduna. (BIS)