Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (1. 1990. Gasteiz)
Saioa
1990-04-29 Gasteiz Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Zigor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Txirrindularia zara eta Frantziako Tourra irabazteko aukera ezin hobea daukazu. Baina bukatzeko bi etapa falta zaizkizula medikuaren kontrol bat egitean, esan dizu ez dakiela zure bihotzak aguantatuko duen bukaera arte...

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-04-29 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Zigor Enbeita

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gora ta behera beti atakean
mailot horiaz nago sortean,
irabazteko aukera horra
agertu zait bat-batean (BIS)
baina bibotza nekean,
nola sendatu daitean,
bi eguneko epean,
mediko jauna entzun ezazu
ondo nabil ni aurrean
eta aguantako (d)ot seguro egon
Parisa heldu artean. (BIS)

Nahiz eta hautsi nere muturra,
nahiz ta betiko egin agurra,
erakutsi naiz nere hankak ta
bihotzak daukan apurra, (BIS)
egon zaitez zu ziurra,
ez daukadala beldurra,
Tourra daukat oin urra,
hara diotzut berriro ere
ongi daukat be(he)ko hezurra
eta bihotza ez bada lertzen
neuk irabaziko (d)ot Tourra. (BIS)

Karrera hau da nahiko ezaguna
denok barnean denok duguna,
euskaldun batek nola lezake
hemen egin oihartzuna? (BIS)
Zigorrek barnean duna,
nahiz eta izan biguna,
nahiz ta destinu iluna,
noizbait norbaitek harro esan dezan:
Hara hor izan genduna,
bera izan zen nahiz ta hil gero
lehenengoko euskalduna. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra