Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Osinalde Saria (17. 1988. Gabiria)
Actuación
1988-04-16 Gabiria Sariketa
Bertsolaris / Autores
Elortza, Jose Ramon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Garai hartan ospatzen zen «BATEGINIK KANPAINA».

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kanpaina horren berri ipini
gaituzte ondo jakinik,
Euskararentzat dela propio
naizta egon hitzeginik,
ez pentsa gero hartzen detanik
horrelako atseginik,
izenak hala dio izatez
«denok hortan Bateginik»,
baina gabiltza nahi izan arren
hori gaur lortu ezinik. (BIS)

Bar egiteko eskeini dute
kanpaina bidez aukera,
naizta bakoitzak ematen ere
badio bere tankera,
lendabiziko beharko luke
denan gainetik Euskera,
ta ez hemengo partidu hoien
jokuaren izakera,
bestela neri esadazute:
zertan ari ote gera? (BIS)

Oraintxe ere tokatu zaigu
guri batzeko kasoa,
erdigunean hala ta guzti
ikusten det itsasoa,
hasarre bila hauxe da jaunak
hemen degun arazoa,
esaten degu denok Euskera
nai gendukela jasoa,
baina bakoitzak bere aldetik
ematen degu pausoa. (BIS)