Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-02-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Abel Enbeita, Arantzazu Loidi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-02-21 Gasteiz Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Abel
Loidi, Arantzazu
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Biok Gasteizen asko ibiltzen zarete. Zuen iritziz zer falta edo sobra zaio?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-02-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Abel Enbeita, Arantzazu Loidi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Badira ia hogei bat urte
Araban sartu nintzala,
ta dastatu dut herrialde han
berezi samarra zala,
ezagutu dut mendi aldea
eta lautada zabala,
geroztik hemen pozik bizi naiz
arraia uretan bezala.
Loidi
Gasteizi buruz hitzegitea
ez zait egiten arrotza,
bertan bizi naiz eta maite dut
egiten dizut aitortza,
baina tamalez itoa dauka
euskaldunaren ahotsa,
euskal giroa dugu Gasteizen
egualdia bezain botza.
Enbeita
Hala ta ere gorakada hat
ia nabarmena dugu,
ikastoletan euskara ikasten
ia hamar mila ume inguru,
gau eskoletan gazte ta heldu
sartu dira buruz-buru
ta lehen erdaldun hutsak ziranak
gaur bertsolari ditugu.
Loidi
Arrazoi dezu neurri batean
aldatu zaigu Araba,
baina oraindik honek badauka
aurrean hamaika traba,
euskaldundu ta aldatu behar,
horrela ezin da laga,
ta espero dot noizbait ni izan
Gasteiztar hauen alaba.