Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-08-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-08-04 Oiartzun Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lizaso emaztea da eta Lazkano senarra. Senarrak afalondoan tabako bila irten du ta hurrengo goizeko hamaiketan etorri da.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Descripción

Melodia
Andre Madalen andre Madalen
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-08-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Afaldu eta gu tertulian
goxo ginaden egonak,
ohera joanda elkarri eman
«bihar arte» ta «gabonak»,
tabako bila gero aldegin
ta bukatu ziran bromak,
edozer gauza egiten bait du
buru gabeko gizonak.
Lazkano
Jakin ezazu zergatik nintzan
etxera ezin etorri ta,
estankera bat zegon gaztea
eta bastante polita,
gainera bera bertan jarri zait
estankoa irekita,
zuregana ezin ninteke joan
aukera hori utzita.
Lizaso
Joan zerata etorri ere
e(g)in zera halako baten,
baina senarra hasi zerade
gezur haundiak esaten,
tabakerakin egon zeranik
nik behintzat ez det sinisten,
zure purua su emanda (e)re
ez bait da nolanai pizten.
Lazkano
Nere andrea arrazoiakin
ez dago oso kontentu,
itxura danez bera han zeguen
lan klase hortako gertu,
esaten dezu nere puruak
ezin dula surik hartu,
hori ondona hark esango du
estankerari galdetu.
Lizaso
Gaisoa ere honek mingainez
engainatu ote zuan?
Neroni behintzat erori nintzan
uste eztako lazuan,
gizaharajo hau hor ibiltzen da
bururik ezin jasuan,
ta etxerako gauza ez danak
zer egingo du auzuan?
Lazkano
Gaisoa nahiko kezkati dago
atzokoz akordatuta,
eta al badu galdu nahi luke
senar onaren konduta,
honek daduzkan zumu onenak
ditut aspaldi kenduta,
baina kanpuan funtzionatzen det
bigantxa kanbiatuta.
Lizaso
Han gezurretan hasi da eta
Orain du amaitu,
baina halere ez zazu pentsa
andrea danik etsaitu,
nere baimena badadukazu
eta barrena lasaitu,
nik hainbeste ezagutzerako
berak bidaliko zaitu.
Lazkano
Jaunak benetan gogorra degu
atso zahar honen miztua,
senarrak jolas egin dulata
dauka ezin sinistua,
leku berrira joandakuan
jarri naiz oso piztua,
piztu det bertan pospoilu gabe
neronen Montekristua.
Lizaso
Barkatu baina zure zeruan
ez da agertzen izaharrik,
ez dadukazu ni engainatzen
gaur ahalegindu beharrik,
zuk ez daukazu lan hortarako
premizkoa dan indarrik,
nere ondora ez zaitez heldu
lo egitera bakarrik!
Lazkano
Lehen ere sarri eginak dizkit
holako ateraldiak,
eta grazirik ez dit egiten
atso honen ipurdiak,
baldin pasatzen ez bazaizkizu
zure egoskor aldiak,
Benidorrera joango gera
estankera eta biak.
Lizaso
Oraindik ere ez dezu galdu
gaztetako afanikan,
eta erronka(r)ik ez zendukazun
neri zertan esanikan,
egiten bada Benidorrean
zuk esandako planikan,
estankerak e(re) ez du izango
pildora hartzen lanikan.