Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-08-27 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
| Bertsoa entzun | 
1988-08-27 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Hainbeste gauza esaten ditu
gure ispilu txolinak
baina berakin izaten ditut
berriketa atseginak
biok aurrez aurre begira eta
altxatzen dira sorginak,
beste bi ez dira nonnahi izango
gu bezain bizki berdinak.
Aizak ispilu enteratu nauk
berritxu samarra haizela,
Gipuzkoan e(re) zabaldu omen duk
nere etxeko karrusela,
egia al dek esaten duten
bezain guapua naizela?
Bidanin apaiz bati norbaitek
aitortu dion bezela.
