Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-06-25 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-06-25 Zumarraga Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Igartzabal, Euxebio
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Telleria, Millan
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ofizioka egiteko; Igarzabal Pedro Ruiz da, Mañukorta Lola Flores era Telleria Haziendakoa.

Descripción

Melodia
Basatxoritxu mokoluzia
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-06-25 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igarzabal
Gure artean ezin zuzendu
hemen lehen dagon okerrik,
gauz hori egiteko gaur egun
tontoa izan behar dik,
atzetik jarraita asko zeudek
baina guztiok alperrik,
hori egin det nolabait baina
nik gezurretan bakarrik.
Mañukorta
Hamaika aldiz «Gora E(s)paña»
kantatua det umorez,
herririk herri ibiliakin
indartsu eta adorez,
ta zerga hori nere gainetik
arren kendu zak faborez,
bestela berriz ez dek ikusiko
hik kantuan Lola Flores.
Telleria
Hok aitorpena egin asmotan
joan jestori batera,
Ruizek gezurra esan zuen da
Lota honek gauza bera,
baina Haziendan hauetxen tranpaz
azkar konturatu gera,
lehen aurpegia zeukan zimurra
ta orain berriz kartera.
Igarzabal
Hazienda honek badabilki hor
ez dakit zenbat enpaino,
gizarajoak engainatzeko
eginaz mila engaino,
ez derizkiot helduko danik
ez nere karteraraino,
itxura danez Ministro honek
dexeme badaki baino.
Mañukorta
Herririk herri zenbat umore
hor nere abestiakin,
gaitzikan ere ino(r)i e(g)in gabe
umore ederrarekin,
ta zerga zertan ordaindu behar dan
une hontan nahi det jakin,
mutur zimela ikusten zaio
beraren bigotearekin.
Telleria
Bigotedunek batzuk petralak,
beste batzuek jatorrak,
ta aitorpena e(g)in dutenentzat
dauzkagu gauza gogorrak,
berandu baina bilatu dira
aberats hauen altxorrak,
gaurtik aurrera zuek zuzenago
e(g)in bearko zuen aitorrak.
Igarzabal
Bigotedun hau kargu hartzera
gauzak pentsatu orduko,
aizak hortatik ez dek, bada, hik
gauza asko pentsatuko,
nik gauza bar esan behar diat:
Ez gaituk harrapatuko,
ta hortan baldin bahabil ere
ez haiz hi aberastuko.
Mañukorta
Kantante on bat ezbairik gabe
ni sortu nintzan mundura,
ta ia ilargiraino altza det
Espaniaren kultura,
bibotedunak hementxe dauka
sarjentuaren itxura,
baina afari asko ez du e(g)ingo
Lola Floresen kontura.
Telleria
Pedro Ruiz ere hor ibiltzen da
telebistatik kontari,
morenoa dan gizon txikiak
txorakeria ugari,
ta esan dekana hik Lola beltza
segurua ez den hori,
zor digukena eskatuiok
heure senar Pescadilla-ri.