Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-01-21 Tolosa Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk hainbat bazter pasatzen duzu bertsotan, eta nola ikusten duzu Euskararen egoera?

Descripción

Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hain zoritxarrez, ekaitz aldiak
gu astintzen gaitu gogor,
gaur ume askok dute izena
Iraitz, Josu edo Aitor,
baina Euskara ez da entzuten,
erdera indartu da hor,
baikor azaldu nahi nuke baina
ezin naiz azaldu baikor,
bide hontatik baldin bagoaz
heriotza laister dator. (BIS)

Euskeraz egin behin da berriro
zertarako erregutu?
txakurrak zaunka, txoriak pio,
ta oilarrak kukurruku,
kukuak ere udaberrian
kantatu oi digo: kuku,
euskeraz egin nahi ez duena
geratu dadila mutu,
izugarria esan det baina
ez naiz batere damutu. (BIS)

Nik negarraren ontzi hortatik
egiten det zenbait trago,
gure hizkuntza ikusten baidet
gero eta okerrago,
Bizkai aldean han daduzkagu
Sestao edo Barakaldo,
hango Euskalduna bizi oi bada
erdaldun denen esklabo,
Euskal Herria guztiz euskaldun
leku ederrean dago! (BIS)